Gaur martxoak 8 da.
Martxoaren 8an Nazioarteko Emakume Langilearen Eguna ospatzen da mundu osoan zehar. Aldarrikapen egun honek ez du jazoera bakar batean bere jatorria, baina XX. mendearen hasieran bizi zen testuinguruan kokatu behar da: botoa emateko eskubide falta, lanpostuak lortzeko zailtasunak, oso lan baldintza kaskarrak…
Ikastolan egun honen ospakizuna garai bateko euskal kulturaren ereduan oinarrituta, Mariren figura eta sorginen lana azpimarratu nahi izan dugu eta honetan oinarrituta ikasleekin lanketa berezia egin da.
Zein sorgin ezagutzen duzue? Non ezagutu dituzue sorgin horiek? Ipuinetan, pelikuletan …? Zein da gure inguruko sorginik ezagunena? Zer egiten du? Emaginak, sasi sendagileak…
Mila galdera mila erantzun baina helburu bakarra: IZAN GAITEZEN ONGIZALEAK, LAGUNTZAILEAK, JAKINTSUAK, AMESLARIAK…