Otsailak 27 arrakastatsua

2014/03/2

Otsailaren 27an Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zeneko 38. urteurrena ospatu zen. Hori dela eta, egun horretan Amgala izeneko proiektuan parte hartzen dugunok, Sahararen aldeko ekimena antolatu genuen, gure proiektua eta batez ere Sahara herriak pairatzen duen egoera lau haizetara zabaltzeko. Argazkiak

Ikastolan ikasleak izan ziren protagonista. Proiektuko ikasleek, DBH3-4koek, aurkezpenak prestatu eta gela guztietan Sahararen berri eta proiektuaren nondik norakoak eman dituzte. Lan bikaina benetan, zorionak!

2014-02-27 10.17.09
Ondoren, Elorrioko Txintxirri ikastolakoen eskuek bat egin dute Sahararekin eta mezuekin betet dugu horma irudia. Eskuak eta esperantza lotzeko bidea. Jolastorduan te eta saharauir goxoak jateko aukera izan dugu, eta nola ez, tearen errituala ikusteko. Zer nolako jakinmina txikitxuengandik! Erakusketan, arropak, tresnak, argazkiak….gure proiektuaren oraina eta etorkizuna denak batera.

DSC00062DSC00094

Arratsaldean, Elorrioko Institutuarekin eta lajwad Elkartearekin batera ekimenak plazan egin ditugu. Erakusketa, merkadilloa…Sahararen egoera eta elkartasunezko proiektuaren nondik norakoak azaltzeko bide polita.

2014-02-27 20.15.00

Sahara hurra, hurra!
DESERTUKO HAIZEAK MALKOAK SIKATU ETA ASKATASUNEZKO ALDARRIKAPENAK ZABALDU DITZALA