Juul kanpaina Txintxirrin

2014/04/4

1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, haur eta gazte liburu onak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurzaletasuna sustatzeko. Euskal Herriko ikastolok, egun honetan ezezik, haurren irakurketaren zaletasuna bultzatzeko urte osoan hainbat jarduera eta ekintza antolatzen ditugu. Ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da, hain zuzen ere, Juul kanpaina.

Nazioarteko Haur eta Gazte Liburuaren egunean, ikastoletan JUUL hauteskunde literarioen 16. edizioa ospatu da; 15.400 boto-emaile baino gehiago izan dira Euskal Herriko ikastoletan. Emaitzak ikusteko kliklatu hemen

Ikasturte osoan zehar burututako ekintzak asko eta desberdinak izan dira, hala nola, haur hezkuntzan, liburu sekretua, non astebururo idazle eta ilustratzaile “txiki(handiek)” orri zuriak kolorez eta istorio harrigarriz betetzen dituzten.

“Sar zaitez irakuketaren mundu miresgarrian”

Ikastolan egindako lelo lehiaketa irabazi zuen lelo hori abiapuntu izanik, literaturan murgilduta burubelarri ibili gara. Irakurtzea atsegina da, baina are atseginagoa gogoz eta arretaz entzuten duen norbait izanez gero. Honela ba sortu zen irakurlagun proiektua: Ikasleak binaka edo hirunaka jartzen dira ipuinak kontatu eta entzuteko. LH4ko neska-mutilek ipuinak kontatzen dizkiete eta LH1koek entzun. Era berean, LH6koak LH3koekin eta LH5ekoak LH2koekin. Esperientzia bikain hau Elorrioko plazan egin dugu, egun honi, Haur Liburuaren Nazioarteko Egunari, zentzu zabalagoa eman nahian.

Ikastolako txikienak ere gerturatu dira plazara.Plazatik mundu miresgarrietara bidaiatu dute ipuin kontalariekin batera, irakurtzea ez baita ezinbestekoa ipuin eta liburuekin disfrutatzeko.

Laburpen tentagarriak, etxetik ekarritako liburuekin sortutako liburutegi txikiak, lelo lehiaketak, liburu ibiltariak, liburutegira irteerak… hainbat dira ikasturtean zehar egin ditugun ekintzak. Eta asko disfrutatu dugu guztiok jarduera horiek guztiekin. (…)

 “Sar zaitez irakuketaren mundu miresgarrian”