Lurra lantzen Urdaibairen erdian

1/04/2014

Aurten ere 6.mailako ikasleak Sukarrietan egon dira, martxoaren 24tik 27ra hain zuzen ere. Bertan Lurra proiektua landu dute, beraz, nekazaritza eta abeltzaintza hurbil-hurbiletik bizitzeko aukera paregabea  izan dute.

Gaur egun, hemen eta munduan, lurzoruaren erabilerak (eraikuntzak egiteko, azpiegiturak…) lur emankorraren galeran eragin zuzena dauka eta lur emankor hori elikagaien ekoizpenerako beharrezkoa da.

XX. mendean zehar herrialde aberastuen nekazariek aldaketa bortitzak bultzatu zituzten produktibitatearen izenean: pestizidak, ongarri kimikoak, erregaien erabilera eta abar zabalduz. Sistema intentsibo honek gure bizimodua “erraztu” badu ere, bere ondorio kaltegarriak geroz eta argiago ikusten dira: lur degradatuak, ur kutsatuak, bioaniztasunaren galera, gure osasunerako sustantzi kaltegarriak dituzten elikagaiak…

Horretarako Lurra lan proiektuan nekazari-ustiapen era ezberdinak eta euren ondorioak ingurumenean, osasun arloan eta herrien garapenean aztertzen dira, kontsumo ohitura arduratsuak pizteko eta ingurumena eta nekazaritza ekologikoarekiko konpromisoa sustatzeko asmoz.

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.