Zein da gure iritzia?

2014/04/2

Ikastolak etengabeko hobekuntzarekin duen helburu eta konpromisoari eusteko, zuen iritzia interesgarria, aberasgarria eta premiazkoa da. Horregatik, aurreko urteetako dinamikarekin jarraituz, ikasleen, familien, aliatuen eta langileen asebetetze maila neurtzeko inkestak prestatu ditugu.

Beraz, datozen egunetan galdetegia betetzeko eskatuko diegu gurekin elkarlanean aritzen diren erakunde edota elkarteei, ziklo bukaeran dauden familiei, LH5etik DBH4ra bitarteko ikasleei eta langileei.

Ikastolari buruzko balorazio, kezka eta iradokizunak Txintxirri Ikastolaren hobetzeko iturri dira. Horrez gain, datu horiek beste ikastola batzuetako emaitzekin alderatzen ditugu eta noski, ikasteko aukera izugarria ematen digu.

Aldez aurretik, eskerrik asko zuen partehartzeagatik!

inkestak