3052 Dakar eta Murtziaren arteko distantzia da, eta berri honen izenburua Mamadou Diaren liburuaren izenburua da. Senegaldar gazte honek bere historia kontatu digu ikastolan. 2006an zergatik patera batera igotzea erabaki zuen eta zer nolako bizipenak izan zituen. Inmigrazioa!
Bidaian bizitako emozioak kontatu dizkie adi egon diren ikasleei eta bidaia bukatzerakoan bere bizitza proiektua eraikitzeko zailtasunak.
Zergatik bidai hura? Zertarako? Nola? Norekin?…Galdera asko eta erantzun guztiak hitz komun bat dute: amets bat.