Gu ere zientzialari!

8/05/2014

Zientzia mende askotan zehar jakintza hitzaren baliokidetzat hartua izan da. Ideia honen atzean ezagutzea, arrazoitzea, esperimentatzea eta batez ere ezagutza gureganatzea daudela ziurta genezake. Errealitatea ezagutzea, natura behatuz bere gertakarien zergatiak ezagutzen eta ulertzen laguntzen digu zientziak. Esperimentatu, frogatu, sistematizatu eta era berean matematizatzea da zientzia egitea. Helburua ez da gertakariak zehaztea, baizik eta nola gertatzen den ezagutzea.

Adinen arteko interakzioa gure ikastolaren oinarri sendoa da eta zientziarekin uztartzen badugu, hona hemen egindakoa. LH3ko ikasleek zientzialari onak bezalaxe, haizea eta indarra gaiak aztertu dituzte HH 4 eta 5 urtekoekin. Hipotesiak sortu, ondorioztatu eta bukaeran, esperimentazioaren bidez frogatu dituzte.  Eureka!

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.