«Gure lege bat izatea da Lomceren aurrean harresirik sendoena»

2014/05/29

Garan publikatutako elkarrizketa (2014/05/01)

KOLDO TELLITU

EUSKAL HERRIKO IKASTOLEN LEHENDAKARIA

Donostiako Belartza aldean dagoen Ikastolen Etxean elkartu gara Euskal Herriko Ikastolen (EHI) lehendakariarekin, hezkuntzan pil-pilean dauden gaiak jorratzeko. Lakuaren Heziberri proiektuaren azken faseak, hau da, EAEko lege bat egiteak duen garrantzia azpimarratu, eta lan horrekin lehenbailehen hasi behar dela aldarrikatu du. Bitartean, bertze eragileekin elkarlanean estrategia zehatzak antolatzen ari direla kontatu du. Datorren astean aurkeztuko dute prestatu duten gida.

Egunkarietako orrialde ugari bete ditu dagoeneko Lomce legeak, eta horregatik, zuzenean mamira jotzea erabaki dugu. Ikastolen Etxeko gela batean jarrita, grabagailua piztu orduko bota diogu Gasteizko bilera batetik Donostiako bertze batera etorri den leioarrari:

Argi dago hezkuntza komunitate osoa Lomceren kontra dagoela eta horretan badagoela adostasuna. Baina gero, praktikan, zer egin daiteke ez aplikatzeko?

(Irri egiten du, hasteko galdera zaila egin diogula adieraziz) Modu orokor batean esanda, guretzat, Lomceri aurre egiteko bide hoberena hezkuntza sistema propio bat izatea da. Eta hori EAEra eramanda, lege propio bat, hezkuntza sistema oso bat arautzen duen lege propio bat izatea da guretzat harresirik sendoena. Lomce lege organikoa dela eta hemengo lege baten gainetik pasatuko litzatekeela jakinda ere, Legebiltzarrak hezkuntza lege oso bat onartzen badu, pentsatzen dugu politikoki horren gainetik pasatzea ez dela batere erraza izango.

Horrekin batera, beste zenbait eragilerekin lanean ari gara, uste dugulako estrategia konkretu batzuk aurreikusi behar ditugula. Gero, garrantzi handia du gizarteratzeak, gizarteak jakiteak benetan Lomcek gure hezkuntza sistemari ze eraso egiten dion. Alde batetik, gizarteratzea, eta bestetik, jendea aktibatzea. Horiek dira estrategia orokorrak, kontuan izanda tartean badaukagula elementu ahul bat ere: ikasleak. Lomceren neurririk gordinena errebalidak dira, tituluak lortzeko direlako eta ikasleen bizitzan garrantzia dutelako. Hori kontuan izan behar dugu. Ezin dira ikasleak kaltetu.

Azkenaldian egindako adierazpenetan hori azpimarratu izan duzu, EAEko lege hori.

Bai, guretzat oso inportantea da. Legea behar dugu hainbat arrazoirengatik. Lehenengo eta behin, gaur egungo legeak sare publikoa bakarrik arautzen du, hau da, hezkuntzaren erdia, eta hezkuntza osoa arautzen duen lege bat behar dugu. Bigarrenik, jada 20 urte pasatu dira onartu zenetik eta eguneratu egin behar da. Horretan, garrantzi handia du zerbitzu publikoen inguruko eztabaidak. Gure ustez, orain arteko titulartasunaren araberako publikotasunaren eredua gainditu behar da. Legeak euskal curriculuma bultzatu behar du, ikasle euskaldun eleanitzak sortu eta, nola ez, gure ikasleen emaitzak eta langileen lan baldintzak hobetu behar ditu. Bost elementu horiek osatzen duten lege bat behar dugu Euskal Herri osoan, baina bistan da momentu honetan benetako aukera bakarra EAEn dugula.

Denbora garrantzitsua dela eta lehenbailehen egin beharra dagoela nabarmentzen duzu…

Jaurlaritzaren Heziberri 2020 planaren bigarren fasean sartuak gaude orain, curriculumaren dekretuetan, baina guk argi eta garbi esan dioguna da bigarren fasea eta hirugarrena -hau da, legea egitearena- hasi behar direla. Lege batek fase ezberdinak ditu eta lehenengoak gaur egungo egoeraren analisi bat egitea izan behar du. Horrekin jada hasi behar dugu, bestela denbora pasatu eta guretzat harresirik sendoena izan zitekeena hala ez izateko arriskua dago.

Lomce badator jada, irailean …

Irailean dator eta denok dakigu etorriko den bezala etorriko dela. Espainiar Gobernuaren aldetik ere %100 aplikatzeko sinesmen gutxi dagoela uste dut. Hemen, Jaurlaritzaren jarrera ezaguna da. Printzipioz, orokorrean ikastetxe guztiok jarraituko dugu orain arte bezala, eta nik uste dut horretarako Jaurlaritzaren babesa egongo dela.

Horrekin erran nahi duzu ikastoletan ez duzuela aplikatuko?

Garbi dugu datorren urtean materialek, egitasmoek… ikastolen hezkuntza proiektuak orain arte bezala jarraituko duela.

Aldatzea exijitzen ahal dizuete?

Ba… momentuz Jaurlaritzaren babesa hor dago. Datorren kurtsoan hori egingo dugula garbi daukagu eta ez dela arazorik egongo nahiko garbi daukagu. Datorren urtean, gainera, oraindik ez dago errebalidarik, egongo diren probak diagnostiko probak izango dira, eta ez dut uste ikasleek arazo handirik izango dutenik ongi egiteko. Ez dira proba garrantzitsuak, tituluekin lotutakoak. 2017an da lehenengo errebalida.

Eta EAEko legea noizko atera nahiko zenukete?

Lehenbailehen. Ezinbestekoa da hezkuntza sistema propio bat, eta, horren baitan, lege bat.

Hori EAEn, baina zer gertatuko da Nafarroan?

Bistan da bertan arazoa handiagoa izango dela. Beste estrategia batzuk erabili beharko dira orain arte bezala jarraitzeko eta zailtasun gehiago egongo dira. Dena den, Nafarroan ere datorren urteko probak diagnostiko probak dira, eta horrek lasaitasun puntu bat ematen digu. Gero, dugun sentsazioa da oraindik Lomce ez dagoela benetan %100ean aplikatzeko moduan, nahiz eta uharte horren inguruan etengabe ibili, egunetik egunera ikusten duguna inprobisazioa da. Ikas-materialarekin dagoen zalaparta, adibidez. Argitaletxeek momentuz ez daukate garbi aterako duten edo ez, zenbait erkidegotan, PPk gobernatutako batzuetan ere, joan den urtekoarekin jarraituko dutela esaten ari dira. Gure ustez, datorren urtea oraindik `trantsizioko’ kurtsoa izango da eta ez da arazo handirik egongo.

Zuek babesten duzuen Heziberri 2020 proiektua gaitzetsi egin dute ikasleek azken mobilizazioetan. Zergatik?

Guk Heziberrin sakondu nahi dugu, eta bizkortu. Lehenengo fasea, marko pedagogiko eta teorikoa, egokia da, euskal curriculumarekin lotura handia duelako. Heziberrik planteaturiko ibilbidea egokia ikusten dugu, lege batean amaitzen da eta hori ikastolen urteetako aldarrikapena izan da. Gainera, azpimarratu behar da Jaurlaritza ez dela denbora luzean halakorik egiten ausartu.

Nik uste batzuek egiten duten irakurketak mesfidantza puntu bat duela, ez dutelako pentsatzen marraztutako ibilbidea beteko denik. Baina legeak bost elementu nagusiak jasotzea lortzen badugu, pauso izugarria izango da.

Lakuak Lomceren zati batzuk indargabetzeko eskatuko dio Madrili. Zer deritzozu?

Zentzu horretan egiten diren mugimendu guztiak positiboak dira, jakinda ere ez dutela arrakasta handirik izango. Jaurlaritzak Lomceren aurrean bere jarrera ezkorra adieraztea baikorra da guretzat, horrek erakusten du momentu batean guztion elkarlana aurrera eramateko aukerak daudela eta Jaurlaritza posizio horretan dagoela. Lakuako Gobernuak hemendik gutxira apustu sakon bat du: dekretu curricularrak ateratzen direnean, gure ustez talka egingo dute Lomceren dekretu curricularrekin eta orduan ikusiko dugu zein den Jaurlaritzaren jarrera talka horren aurrean. Baina argi eta garbi, Heziberriren lehenengo fasean diseinatu dugun marko teoriko hori dekretu curricularretara eramaten bada, eta printzipioz hala egingo da, Lomce legetik datozen dekretuekin talka egingo du eta lehenengo test serioa izango da jakiteko Jaurlaritza ze puntutaraino dagoen prest Lomceren aurka egiteko.

«El proyecto EKI está dando resultados. Ha despertado interés, la sociedad lo esperaba»

Están de acuerdo en el rechazo a la Lomce y en la creación de alumnos euskaldunes multilingües, pero no en otras cuestiones como la definición del servicio público.

Algunos agentes de la educación piensan que lo público debe estar relacionado con la titularidad, pero nosotros creemos que no, que un servicio público lo puede sacar adelante la administración, pero también agentes del pueblo: agentes sin ánimo de lucro, basados en la sociedad… agentes como las ikastolas. En eso no estamos de acuerdo todos los agentes educativos. Sin embargo, lo que nos une ante la Lomce es mucho y es positivo y quiero subrayar que hemos trabajado codo con codo. Pensamos que debemos ir más allá. Cada uno dirá dónde está su línea roja, pero, teniendo claro todos que necesitamos un sistema propio para toda Euskal Herria, abordemos ese debate.

En ese trabajo en equipo no han participado todos…

Hemos estado ELA, LAB, STEE, Sortzen, UEU, Hik Hasi, Ikasle Abertzaleak e Ikastolen Elkartea. No han estado EHIGE, BIHE, Kristau Eskolak, CCOO y UGT, por mencionar los más grandes. Hemos hecho una labor potente y para dar a conocer a la sociedad, tenemos previsto realizar unas jornadas el 10 de mayo. Para ello hemos elaborado el borrador de una guía, que completaremos con las jornadas. Ahí aparecen propuestas concretas para no aplicar la Lomce y para construir nuestro propio sistema. Se plantean estrategias de cara a las aulas y a los colegios, acciones concretas.

Dentro del currículum vasco, ¿en qué fase se encuentra el proyecto EKI?

EKI es un proyecto para crear material escolar y desarrollar el currículum vasco. Para nosotros, es muy importante. Mediante la integración pedagógica, es un modelo que se basa en las competencias, clave para llevar adelante nuestro modelo educativo. Además, toma especial relevancia la formación de los profesores y la participación y colaboración de las madres y padres, ya que no queremos que EKI sea un proyecto que se crea desde arriba a abajo, sino todo lo contrario. Es un camino para llevar el currículum vasco a las aulas. Ya está en marcha en todas nuestras ikastolas y en algunas de la red pública y concertada en DBH1, con excelentes resultados. Ha creado mucho interés, la sociedad lo esperaba. M. I.