Ikastolako musikariak kontzertuan!

2014/05/16

Maiatzaren 14an, Elorrioko Musika Eskolaren bisita izan genuen. Aste bereziaren erdi erdian instrumentuak dantzan jarri eta kontzertu bikainaz gozatu genuen.

Tronpeta, gitarra, akordeoia, saxoa, zeharkako txirula….instrumentu guzti hauen akordeoak martxan jarri ziren eta kontzertu didaktiko bikaina eskeini ziguten. Musika eskolako irakasleak eta Txintxirriko musikariak, instrumentuak aurkeztu, interpretatu zituzten eta denok gozatu genuen! Musika bizitzaren motorea, ez al da horrela?

Eskerrik asko Elorrioko Musika Eskola, datorren ikasturtean ere zain izango gaituzue!

Txintxirriko orkestraren lehen kontzertua gero eta hurbilago dago! Zorionak musikariak!

collage-2014-05-15 (2)