Norberaren ezagutza mugimenduaren bidez

2014/05/27

Euskal Herriko Ikastolak aurten eskaini duen psikomotrizitate ikastaroa amaitu da. Hiru saio izan dira eta gure ikastolan, soinketa gelan, gogo aritu dira aurtengo helburuak lortzeko:

  • Ikastolako espazio, objektu, denbora eta pertsonekiko harremanak norberarengan duen eragina bizi eta hausnartzea (2014ko martxoaren 20an )
  • Haurrek, ikastolako espazio, objektu, denbora eta pertsonekin izan beharreko harreman proposamena sortzea ( 2014ko apirilaren 3an
  • Harreman proposamen honek haurren eta norberaren garapenean izan duen eragina aztertu, hausnartu eta hobekuntza proposamenak bideratzea ( 2014ko maiatzaren 22an)

Azkenengo saioan HHko ikasleek ere parte hartu zuten eta begira ze ondo ibili ziren!