Oihan Vega “irrati didaktikoa” gaztea

2014/05/14

Oihan Vega telebistako aurkezle eta irratiko esatari ezaguna izan da ikastolan DBHko ikasleekin. Zein da jorratu duten lana? Euskal musika.

Euskararen egoera euskal komunikabideetan aztertu du saioaren hasieran. Euskararen presentzia irratietan, egunkarietan, telebistetan eta horien erabilera 0-18 urte bitarteko gazteen eskutik. Datuak argiak eta kezkagarriak. Ondoren, euskal musikaren egoera. Zein da bere presentzia komunikabideetan? Zenbat euskal musika kontsumitzen dugu?

Ikasleak gustura izan dira galderak erantzuten eta hausnarketa egiten. Hori bai, hasieran Oihanek esan duen bezala, hori dena umoretsu eta giro onean. Barreak sarri entzun dira gelan gaur.

Gaztearen funtzionamendua eta helburuak aztertu ondoren, musikako nahasteak nola egiten den eta egiteko aukera izan dute ikasleek. Mikrofonoa eskuan hartu eta……saiatu!

Eskerrik asko Oihan saioagatik! Elorrioko Txintxirri ikastolak lanean jarraituko du gure gazteak euskaraz bizi daitezen, bizitzako arlo guztietan!

20140513_144152

20140513_161546