Software librea euskaraz 3.0

2014/05/7

Bilboko Harrobia ikastola, kalitatezko Lanbide Heziketa euskaldunaren aldeko apostua egiten du. Ildo horri eutsita, euskarazko software librearen tresnak DVD batean bildu ddituzte. Aipatu DVDan, aplikazioen inguruko informazioa, instalatzeko botoiak eta azalpenak aurki daitezke. Horrez gain, bideoak, azalpenak eta jokuak ere badaude.

Harrobiako irakasle eta ikasleen xedea euskarazko software librearen tresnak ikastoletako ikasleen artean ezagutaraztea eta erabiltzera animatzea da. Horregatik, Joseba Mirena Bilbao Harrobiako informatika saileko arduraduna gure ikasleekin egon da,  “Software librea euskaraz 3.0″ deituriko hitzaldi bat eskaintzen .

Software librea, pribatiboa, helburuak, onurak, euskarazko tresnak… informazio eta hausnarketarako gai ugari jorratu dira eta ikasleak adi egon dira bideoeditoreak, hiztegiak, musikako programak eta aipatutako beste programa edo helbide interesgarriak aztertuz.

PicsArt_1399328394670

 

Hitzaldia amaitzean, ikasleek jarduera txiki bat burutu dute eta   ekainaren 23an egingo den “tablet” baten zozketan parte hartzeaz gain, euskarazko software librea biltzen duen DVD bana doan jaso dute.

DVD honetan, besteak beste, bulegotika lantzeko, pelikulak ikusteko, musika entzuteko, mekanografia lantzeko, posta kudeatzeko, interneten fitxategiak partekatzeko, lagunekin txateatzeko edota interneten nabigatzeko egunero erabili ahal dugun softwarea biltzen da. DVDaren prestaketan Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak informatikako heziketa zikloko ikasleek parte hartu dute bai DVDan bildutako softwarea aukeratzen zein aplikazioa diseinatzen. Era berean, DVDan software pribatiboaren euskarazko bitartekariak (esaterako, Windows sistema eragileak euskaratzeko bitartekariak) aurki daitezke.

DVDaren aplikazio zerrenda ikusteko klikatu hemen

Eskerrik asko Harrobia ikastola!