Txintxirriko artistak Ibilaldian

9/05/2014

Ibilaldi Elkarteak eta SeberAltube ikastolak IX. Ibilartetxiki lehiaketan parte hartzeko gonbidatea luzatu ziguten Bizkaiko ikastolei eta Ibilaldiarekin bat eginez, gure arte lanak egin ditugu. Artea euskarara eta euskara artera hurbiltzeko aukera bikaina.

IX. Ibilartetxiki lehiaketak gazteen ikuspegi aniztasuna adieraztea ere badu helburu. Lelo bakar bat, nahi beste irudi. Beraz, ikasleak horretan jarri ditugu. “Euskararen Bihozfera” aurtengo ibilaldiaren leloa gai bezala hartuta arte lanak egiten aritu dira, margorik gabeko arte lanak aurten.

Erronka handia izan da baina ume eta gazteen irudimena, ikuspegiak, iritziak…anitzak dira eta horiek nabarmen gelditu dira. Aldez aurretik zorionak egindako lan bikainengatik!

Ibilaldiak ere erronka handia dauka eskuartean, denbora gutxi falta baita ekinaren 1erako eta azken zehaztapenak asko izaten direlako baina….ziur aurten ere Bizkaiko ikastolen jai handi hau arrakastatsua izango dela. Gure aldetik zorten on!

Urdaibai Biosfera Erreserban dugun zitan Euskararen Bihozferan murgilduko gara!

www.ibilaldia.net

     

     

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.