Uztaileko auzolana

15/07/2014

Auzolana oso errotuta egon da gure herriko bizimoduan eta horrela definitzen da: auzotar, herritar, lagun eta bizikideen artean lankidetzan zereginak egiteko sistema da. Hasiera batean, auzokoen artean egindako lanak (batik bat herriko eta basoetako toki komunetan) adierazteko erabili ohi zen. Gaur egun lankidetzaren sinonimotzat erabiltzen da.

Horrela bizi izan dugu ikastolan uztailaren bigarren astean. Ikasturtea bukatu eta berriari ekin baino arinago HH2. zikloko gela berriak txukuntzen, margotzen, arbel berriak jartzen…ibili da guraso talde bat. Batzuk goizez, beste batzuk arratsaldez, batzuk ordu betez, beste batzuk lau orduz…nagirik gabe eta umoretsu. Eskertzekoa da benetan jendeak ekartzen duen jarrera ona ikastolok aldarrikatzen ditugun balioekin bat eginez: lankidetza, elkartasuna, solidaritatea, talde lana

Ekonomikoki ere laguntza handia suposatzen dute lan hauek eta gurearen moduko ikastola xume batentzako ezinbesteko laguntza da.

Geure esku dago ohitura eta balore horiek mantendu, indartu eta ondorengoei transmititzea; elkarlanean dago oinarria eta GUK ahalegin guztiak egingo ditugu euskaldunona den ezaugarri horrek bizirik iraun dezan.

ESKERRIK ASKO benetan etorri zareten guztioi eta gainerakoei gonbitea luzatzen dizuegu hurrengoetan parte-hartzera animatuz. Ez duzue etorri izanaren damurik izango!

collage-2014-07-13

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.