Ikastola jaietan

2014/09/10

Gaur ikasturte berriari eman diogu irekiera ofizialki eta ongi etorria eman diegu HH2.zikloko, LHko eta DBHko ikasleei. Batzuk urduri eta beste batzuk lasai, beste ikasturte batean gauza asko ikasteko eta erakusteko prest. Ikastolak erronka ugari ditu eskuartean baina ilusioa nabaria izan da: HH1.zikloko eraikin berria, HH proiektu sendoa, Konpetentzietan oinarritutako hezkuntza, konpetentzia zientifikoa…

Lan ugari egiteko baina jaiak direnez, lehen parada arratsaldean izan dugu eta gure xedeari jarraituz, herrian parte hartu dugu. Plazan taillerrak eta txokolatea egon dira denontzat.

Zein handia txikia izatea!

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Pribatutasunaren laburpena

    Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.