Ikastolak mende bete

2014/09/28

Ikastolek 14-15 ikasturteari hasiera eman diote “Ikastolak mendebete” lelopean. Ekitaldia, irailaren 27an izan da Andoaingo Bastero aretoan.

Elorrioko Txintxirri ikastolak ez du hutsik egin urteroko zita honetara Euskal Herriko ikastola guztiekin batera lehenengo ikastolaren sortzaileari ondo merezitako gure aitortza adieraziz.

Miguel Muñoak Donostian 1914an irekitako Euskal Ikastetxea da lehendabiziko ikastolatzat har genezakeena. ikasgai guztiak euskaraz ematen zituzten, doakoa zen eta euskarazko testu-liburuak ere ekoitzi zituen. Aisialdiari ere garrantzia ematen zion, eta horretarako azpiegiturak egin zituen. Gau eskolak eman zituen ere.

Hastapenetatik hona erronka eta gora behera ugari egon dira baina lan handia egin eta gero, ikastolen mugimendua haziz joan da elkarren arteko erakundetzea sendotuz.

105 ikastolek osatzen dute gure komunitateta, 52.000 ikasletik gora eta 4.500 irakasle inguru. Euskal Herriko Ikastolek Europar Kooperatiban batzen gara.

” Iturri zaharretik edaten dut. Ur berria edaten, beti berri den ura betiko iturri zaharretik” (Joxan Arze)

2014-09-27 11.50.59

 

 

2014-09-27 12.48.46

Ikastolak EHI “Ikastolen ikasturte berria Andoainen. Berariazko lege esparrua behar duela gogora ekarri dute ikastolek”, informazio gehiago berria.eusdeia.com, deia.com, noticiasdealava.com, naiz.eusdiariovasco.com