Txoko berdean konpromisoak

16/10/2014

Urriaren 6an “habitat eguna” aprobetxatuz, Agenda 21 eguna ospatu genuen ikastolan. Goizean taldeko argazkia atera  eta fruta jan genuen. Arratsaldean, aldiz, ekintza desberdinak egin zituzten ikasleek. Txikienek ipuinak entzun zituzten, eta nagusiagoek, zenbait bideo ikusi, komentatu eta konpromisoak hartu zituzten. Konpromisoak txoko berdean ipini ziren eta gero, ingurumenarekin erlazionaturiko zenbait joku egin ziren. Gogoratu ikastolako sarreran dugula txoko berdea, eta bertan ikus ditzakezue hartutako konpromisoak eta gai honetan hemendik aurrera egingo diren guztiak.

P1020263

Argazkiak atalean argazki gehiago ikus ditzakezue!

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.