Agenda 21 eguna

2014/10/5

Urriaren 6an, astelehena, Agenda 21 eguna ospatuko dugu ikastolan. Guretzat egun garrantzitsua da, ingurumen jasangarri baten aldeko apustua egin dugulako eta aurrera pausuak emateko beste ekimen bat delako. Ikasleek asmatutako leloak esaten duen bezalaxe: Natura goguan eta ibili munduan!

Berde eguna izango da. Hori dela eta, berdez jantzita joango gara ikastolara eta bakoitzat fruta bat eramango du. Taldeko argazkiaz gain, ingurumenaren gaineko jarduerak egingo dituzte ikasleek eta taldeka konpromisoak hartuko dituzte. Horiek denak ikastolako Txoko Berdean jarriko dira.

agenda21