Errebonbilloak 2014

2014/10/5

Gaur urriaren lehenengo domekan, Errebonbillo eguna ospatzen da Elorrion. Errebonbilloak elorriar gazteak dira; goizeko seietan egiten dute lehenengo itzulia herrian zehar, zenbait leku zehatzetan tiro eginez. Adin guztietako jendeak, gizon zein emakume, har dezake parte. Tiro egiteko lekuak ez dira aldatzen, alkatearen etxe aurrean botatzen dena salbu. Goizeko saioa amaiturik, arratsaldean beste itzuli bat egiten dute. Orduan, eguraldiak lagunduz gero, prozesioa egiten da Errosarioko Andra Mariren irudiarekin batera eta, eguzki nahiz euri, errebonbilloek dantza egiten dute herriko plazan.

Ikastolak, bere xedeari jarraituz, euskal kultura eta ohiturak txertatuta ditu bere hezkuntz proiektuan. Hori dela eta, HHko ikasleek urteroko zita izan zuten Errebonbilloekin. Jaiaren jatorria, bereizgarriak eta nola ez dantzak ikasi ondoren, ikastolatik plazara arte egin zuten ibilbidetxoa Errebonbilloen txapela jantzita bertan dagoen estatuari bisita egiteko.

collage-2014-10-05

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.