Errigora kanpaina ikastolan

29/10/2014

Errigora kanpaina ( Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka!) atzo jarri zen abian, Martin Ugalde Kultur Parkean egindako agerraldiarekin. Bi asteotan, martxan izango da kanpaina, eta ikastolak, bertan parte hartuko du,  aurreko bi urteetan egin duen bezala. Badakizue kanpainaren bitartez saldutako otarren irabaziak Nafarroako Erriberako hiru proiektu laguntzeko bideratzen dela. Aurten Erriberako AEKra, Sortzen-en Hamarratz proiektura eta Erriberako hiru ikastolen Hegoa Proiektura joango dira irabazi horiek.

Ikastolen kasuan, ikastolen bitartez saldutako otarren irabazi guztiak Hegoa proiektura bideratzen dira.

eskaera-puntuak1-600x400

Otarraren eskaera egiteko aukera astearte eta ostegunetan izango duzue ikastolan, arratsaldeko 16:30ean. Bestela, jarri ikastolarekin harremanetan eta erabili ESKAERA ORRIA.

Ez galdu aukera!

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.