Hezkuntza, legez eta bidez

20/11/2014

topaketak

Abagune berezia dugu euskal hezkuntzan, zuzenean edo bidean ekimen desberdinak eraginez: LOMCE, Heziberri 2020, Nafarroako Euskararen Legearen aldaketa, eraso bortitzak Ikastolen aurka Ipar Euskal Herrian. Agian… Hezkuntza Legea EAEn. Euskal Herriko hezkuntza sistemen zikloa agorturik, aukera berrien atarian?

Testuinguru honetan Ikastolen Elkarteak Legea hartu du eztabaidagai, Legea bidean egonik, hobekuntza esanguratsuak ezartzeko eta berariazko hezkuntza sistema eraikitzeko bide baita. Hezkuntza zerbitzu publikoa eta prozesua bera gogoetagai. Hausnarketa partziala, agian, baina ezinbestekoa.

Gauzak horrela, TOPAKETAK ekimenaren edizio berria antolatu dugu. Azaroaren 25ean, urrats berria, egun bateko hausnarketa burutuko dugu.


 

ZER: Ikastolen Topaketak: ‘Hezkuntza, legez eta bidez’

NOIZ: Azaroak 25

NON: EHUren paraninfoa, Bilbo.

EGITARAUA

10:00 – 10:30 TOPAKETEN aurkezpena

10:30 – 11:45 ADRIAN ZELAIAren hitzaldia. Zerbitzu publikoaren definizioa (zerbitzu ikuspegia, sozietarioa)

11:45 – 12:00 Atsedena

12:00 – 13:30 IÑAKI AGIRREAZKUENAGAren hitzaldia. Zerbitzu publlikoa (lege-ikuspegia)

13:30 Bazkaria

15:30 – 17:30 FRANCESC COLOMÉren hitzaldia. Lege bat egiteko prozesua: eredu bat (Kataluniako Hezkuntza Legea, 2009)

17:30  IKASTOLEN ELKARTEAren jarrera

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.