HH4ko inurriak!

17/11/2014

Udazkeneko gaia lantzen ari dira gelan HH 4 urtekoak. Horrekin batera, INURRIA ETA TXIRRITA ipuina. Bertan,  inurriak oso langileak direla ikasi dute eta janaria batzen dutela inurritegian negurako.

Inurriak bezala, gure gaztetxoak langile dabiltza eta inurrien inguruko hainbat eta hainbat gauza ikasi dituzte, erreginaren papera besteak beste. Erregina izateko hegaldun inurria izan behar da eta arrarekin ugalketarako batzen denean, bere hegoak jauzi eta inurritegi berri bat sortzera doa.

Ipuinaren bidez soilik ikasi beharrean, oraingo honetan, inurrien lana ikusteko aukera izan eta izagno dute. Zergatik? Inurritegia gelan bertan dutelako.

Ikastolak erabiltzen duen pedagogiak konfiantza du oinarritzat eta haurraren kuriositatea lantzen dugu, haurrak bakarrik ikasiko du, berez kuriositatea duelako.  Bere garapen kognitiboari egokitutako objektuak jartzen badizkiogu, bide hori erraztuko diogu. Onena beraz, inurrien lana zuzenean ikustea!

     

     

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.