Zabu-zibu ikastolan

2014/11/10

Azaroaren 7an Zabu-Zibu egitasmoa izan zen ikastolan. Baina, zer da Zabu-Zibu?

‘Zabu Zibu’ egitasmoa 3 eta 5 urte bitarteko haurrak dituzten familiei zuzenduta dago. Egitasmo honi esker, euskararen familia transmisioa jolasaren bidez lantzen da, modu desberdinetan. Ekintza ludiko honen bitartez, euskararen transmisioa indartu nahi du, guraso zein umeei baliabideak emanez.

IMG-20141107-WA0008