#ESKUTIK eskura

2015/02/23

Elorrioko Txintxirri ikastolak herrigintza balorea berriro ere eskutik helduta, Errrigora kanpainaren ondoren #ESKUTIKeskura kanpainarekin bat egiten du. Eskatu oliba olio birjina estra ekoizlean jatorrizko prezioan eta jaso ikastolan! 

Eskaera egiteko, bete ezazu ondorengo formularioa: EGIN ZURE ESKARIA

#ESKUTIKeskura bertoko produktuak eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da.

olioa

ZERTARAKO?                                                                                     NOLA?
Kalitatzeko jakiak eskuratzeko                                                           Merkaturatze bide berri bat zabalduz
Ingurumena zaintzeko                                                                         Auzolanean
Nekazari eta ekoizleen ogibidea babesteko                                     Ekoizle zein kontsumitzaileentzat egokia den prezioan

 

Iaz 30 bat herritan gauzatu zen #ESKUTIKeskura eta emaitzak izugarriak izan ziren: 30.000 litro oliobanatzea lortu zen, ehunka lagunen lanari eta ilusioari esker. Aurten, berriz, 50 herritara zabalduko da kontsumo bide berri honekin bat egiteko aukera, eta bigarren olio ekoizle bat gehitu da proiektura. Horrela, La Casa del Aceite eta Ablitasgo kooperatiba izango dira hornitzaile. Animatu!