Sahara eguna

25/02/2015

Amgala proiektuak azken urteetan hainbat eta hainbat ekintza egin ditu bai kanpalekuetan bai Elorrion. Kirol ekipamentuak, eskola materiala, ordenagailu gelak…. eta ortuak segitea bultzatu du Amgala dairan. Honez gain, elkartasunezko proiektuaren helburu garrantzitsuenetariko bat Elorrion Saharar herriaren egoera jakinaraztea eta lau haizetara zabaltzea.

Otsailaren 27an, Sahara Errepublika Demokratiko Arabiarra aldarrikatu zeneko 39.urteurrena ospatzen da. Hau dela eta, ikastolan, otsailaren 26an , ostegunean, egunean zehar hainbat ekintza egingo ditugu.

Ekintzetariko bat argazkia ateratzea izango da, beraz, ikastolako Amgala proiektuak saltzen dituen kamiseta zein sudadera ekartzera gonbidatzen ditugu ikasleak.

Arratsaldeko 17:00etatik aurrera Elorrioko plazan elkartasun-merkatua jarriko dugu, Lajwad Elkartea eta Elorrioko institutuarekin batera.

ANIMATU ETA PARTE HARTU

kartela

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.