Bizkaia Jasangarriaren Aldeko Gazteen I.Foroa

2015/03/27

Ostegunean, martxoak 26, Bilboko Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan, Bizkaia Jasangarriaren aldeko Gazteen I. Foroa egingo zen.

Goizean zehar, Bilbok ingurumen-hezkuntzarekin izan zuen hitzordu garrantzitsua. Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Kontserbatorioan,  Bizkaia Jasangarriaren Aldeko Gazteen I. Foroa gauzatu zen.

Ekitaldi honetan, Bizkaiko Eskolako Agenda 21 programan parte hartzen duten 236 ikastetxeak ordezkatzen dituzten 34 ikastetxetako ikasle eta irakasleak bildu ziren. Guztira, 115 ikaslek, 46 irakaslek eta udal-teknikariek ingurumen arazoei buruz hausnartzeko eta eztabaidatzeko gunea izan zuten. Ekitaldiaren bigarren atalean, Bizkaiko Foru Aldundiko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariei helarazi zizkieten bertan jasotako ondorioak.

Eskolako Agenda 21 programa honen bitartez, ikasleek eta irakasleek gizarte osoan eragin zuzena daukan zerbaiti buruz hausnartzen dute. Gizartearen sektore guztien arteko elkarlana baliatuta, biztanleen benetako ongizatea lortzeko proposamena da.

Ikastolako ordezkariak bertan izan ziren, ikastolan Agenda 21 taldeak aurrera eraman dituen ekintzen berri ematen eta besteekin batera ingurumenaren inguruko hausnarketa egiten.

Zorionak Agenda 21 taldea!

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Pribatutasunaren laburpena

    Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.