Sahara egun arrakastatsua

2015/03/2

Otsailaren 26an Sahara eguna ospatu zen ikastolan. Egunean zehar ekintza desberdinak egin zituzten ikasleek: izenak arabieraz idatzi, Sahara herriaren inguruko pelikula eta dokumentalak ikusi, bandera margoztu, musika entzun…

17:ooetatik aurrera elkartasun-merkatua antolatu zen plazan, Amgala proiektuko kideekin batera (Lajwad elkartea eta institutua). Ikasleek egindako eskulanak eta hainbat elkartek emandako objektuak izan genituen salgai. Saharako materialen erakusketa ere bertan izan zen.

Eskerrik asko bertaratu zineten guztioi!

*Ikastolako Amgala taldeak egindako zozketaren (HOME ZINEMA) emaitza hemen duzue. Saria jasotzeko epea 15 egunekoa da.

20150226_155936 (Copy)

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.