Sukaldari bikainak!

2015/03/2


Ikastolan “Ongizatea sukaldatuz” proiektua izan dugu  Basque Culinary Center-ekin elkarlanean. Helburu nagusia elikadura osasungarria bultzatzea izan da, bai ikasleengan bai gurasoengan. Horretarako, ikasleentzat eta gurasoentzat ere tailerrak antolatu  dira.

Otsailaren 24tik 26ra bitartean izan dira tailer horiek. Goizetan ikasleak Eroskira irten dira sasoiko produktuak erostera. Gero, BCC-ko sukaldarien laguntzaz, produktu horiek sukaldean egin eta bertan bazkaldu dute. Ikasleek sukaldean izan diren bitartean, eta hori ardatz izanik, hainbat eduki landu dituzte: erosketak egitea, bertako eta garaiko kontzeptuak, ingurugiroa eta ekoizpenaren kontzientzia hartzea, oinarrizko elikadura ohiturak, garbiketa…

Harrera bikaina izan dituzte tailerrak eta ikasleek asko ikasi eta disfrutatu dute.

Hauek dira prestatu dituzten errezetak:
– Barrengorri gisatuak arrautza lorearekin
– Txitxarro marmitakoa
– Fruta mazedonia jogurtarekin

Gurasoek ere aukera izan zuten sukaldeanaritzeko. Honako errezetak prestatu dituzte:
– Menestra urdaiazpikoarekin
– Udareak ardo beltzarekin

Gora Txintxirriko sukaldariak! (argazkiak)