Udako aisialdi eskaintza 2015

2015/03/9

Uda antolatzeko sasoia etorri da etxe askotara, udalekuak eta gazteentzat egonaldiak eskainiko ditu Ikastolen Elkarteak, urtero legez.
Euskal Herriko geografia guztian eskaintzen dira egonaldiak. Euskal Herria ezaugarritzen duten elementu guztiak eskaintzen saiatzen dira eskuorri bakarrean; herri honen okre kolorea, berdea… erliebe menditsua, laua zein kostaldearen labarretan kokaturik egongo dira, uda honetan.
Hiru urtetik hemezortzi urte arteko ikasleak dira hartzaileak. Euskal Herritik kanpo ere, urtero legez Ipar Irlandako egonaldiak egongo dira.
Aspaldikoak diren egonaldiak, berrikuntza eta aldaketekin datoz. Eta, zelan ez, egonaldi berriak ere aurkitu daitezke 2015eko eskaintzan.
Arakatu eskuorria eta animatu!

Matrikulazioa egiteko:

1.- www.aisialdia.eus web gunean aurkitu dezakezuen izen emate orria  inprimatu, bete eta posta arruntez helbide honetara bidali:

EUSKAL HERRIKO IKASTOLAK “EHI” (AISIALDIA)
Errotazar bidea, 124
20018 DONOSTIA

2.- www.aisialdia.eus web gunean, zuzenean, matrikulazioa ON-LINE egiteko aukera ere badago.

3.- Kontuan izan datak:

Ingeles udalekuetan izena emateko: apirilaren 17a baino lehenago egin behar da ordainketa.
Atzerriko egonaldietan izena emateko: deitu (0034)944354340 telefonora.
Surf udalekua, Gazte egonaldiak, Lurra eta pilota udalekuak, Itsasoa eta kultura udalekuak, Elkarrekilan Zuberoan egonaldiak eta Euskara mugara udalekutan izena emateko: maiatzaren 8a baino lehenago egin behar da ordainketa.

Edozein zalantza edo gauzetarako deitu (0034) 943 369637 telefono zenbakira ( arrera orduak: astelehenetik-ostegunera 9:00-14:00 eta 15:00-17:00/ ostiraletan 9:00-15:00).