Gatazkarik gabeko teknologia

2015/04/20

DBH 3-4 ko geletara Alboan Gobernuz Kanpoko Erakundeko ordezkari bi etorri ziren Kongon bizi diren egoeraren berri ematera. Bertan jasaten duten egoera politikoa dela eta, herritarrek beren eskubideak mugatuta dituzte, egunero erabiltzen ditugun mugikorrak egiteko erabiltzen diren mineralak (tantalioa, wolfranioa, estanioa eta urrea) bertan dauden mehatzetik ateratzen dira eta bertako langileen lan baldintzak benetan eskasak dira: soldata baxuak, lan ordu asko, lan arriskutsuak, askotan umetatik lanean…

kongoGetty images

 

Irudia: Getty images

Herrialdean geratzen den dirua oso eskasa da eta gainera militarrek askotan armak erosteko erabiltzen dituzte, gainera mugikorrak eragindako hondakinak Kongo bezalako herrialdetara bueltatzen dira bertan geratzeko inongo kontrolik gabe. Eskubide ezak eta pobrezia honen ondorioak, bereziki, emakumeak jasatzen dituzte, beraien egoera benetan tamalgarria izanik.

Guzti honen inguruan zerbait gehiago jakin nahi izanez gero www.gatazkagabekoteknologia.org webgunean sartu zaitezkete, bertan aurkituko baituzue informazio gehiago eta egoera ulertzeko aproposak diren hainbat bideo.

Beraz, guzti hau kontutan izan beharko genuke mugikor berri bat erostea pentsatzen ari garenean.

Egoera hau izanik, erakunde honek behar ez ditugun mobilak berziklatzeko ematen digun aukera aprobetxatuz, kanpaina martxan jarriko dugu. Ikastolan bertan jarriko ditugun bi kutxetan jasoko ditugu erabiltzen ez ditugun mugikorrak (nahiz eta apurtuta egon). Horietako bat irakasle gelan egongo da eta bestea  idazkaritzan. Modu honetan lortutako dirua Kongoko herritarren alde egiten ari diren proiektuak aurrera eramateko erabiliko da. Kutxak maiatzaren 29ra arte izango ditugu.

kongo2