Liburua zabalduz mundu zoragarri bati atea ireki

2/04/2015

1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da, haur eta gazte liburu onak bultzatzeko, eta gazteenen artean irakurzaletasuna sustatzeko.

Euskal Herriko ikastolok, egun honetan ezezik, urte osoan antolatzen ditugu jarduera eta ekintza ezberdinak haurren irakurketaren zaletasuna bultzatzeko. Ikastoletan antolatzen diren jardueren bilduma da, hain zuzen ere, Juul kanpaina.

Jarduera ugari eta desberdin egin ditugu honezkero. Besteak beste, HH-n liburu ibiltaria etxez-etxe dabil, paper zuriak kontu goxoz eta argazki zoragarriz betez, etxetik ekarritako liburuekin eta elkar trukatuz gelan sortutako liburutegi txikiak, laburpen tentagarriak, DBH-koek egindako book trailerrak, irakurlagun proiektua, elkarri ipuinak kontatuz ikasi eta irakastea, idazleekin elkarrizketak, liburutegira irteerak, lelo lehiaketak,…

Liburua zabalduz mundu zoragarri bati atea ireki” da hain zuzen ere aurtengo lelo lehiaketako irabazlea. Zorionak LH4 eta LH3-ko Oihan Gorrotxategi, Anas Abou Allal, Xabier Gorrotxategi eta Malen Ajuriari.

Ez da erraza izan aukeraketa, parte hartzaileek gogotsu eta irudimen handiz egindako leloak egin baitituzte: “Irakurriz magia sentitu!”, “Animatu zaitez ipuinen mundura sartzen”, “1,2,3,4, irakurtzera”, “Liburu bat bizipen bat”, “Aurrera edo atzera, liburua da zure aukera”, “ Burua ipuinez, ahoa elez, “Juul”-katu zaitez”,…

Zorionak parte hartzaile guztiei, lan bikainak egin dituzue eta!

     

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.