Udal foroa

2015/04/27

Artelatz enpresako kideek, Elorrion parte hartzen dugun Agenda 21eko ikastetxeetako ikasleekin tailer bat burutu dute. Hondakinak lantzeko tailerra izan da, eta sortzen dugun hondakin kopuruaz jabetzeaz gain, hondakinak murrizteko moduak azaldu eta aztertu ditugu.

Lanketa honetatik, alkateordeari egin beharreko proposamenak atera ditugu Tailerrean parte hartu ondoren, urtero bezala, Elorrioko udalarekin batera antolatzen den udal foroan parte hartu dugu. Agenda 21eko ordezkariak  alkateorde eta udaletxeko teknikariarekin bildu gara iazko konpromisoen betetze maila azaltzeko eta datorren ikasturterako hartzen ditugun konpromisoak adosteko.

Horretaz gain, ikastetxe bakoitzak ikasturtean zehar egin duena azaltzeko aukera izaten du eta gure Ikastolako eko-ordezkariek lan ederra egin dute. Ikasturtean zehar hainbat ekintza burutzen ditugu eta hauek guztiak urtero egiten ditugu, hau da, urtez-urte lantzen ditugu: neguko azoka, bidezko merkataritza, ibaialde, gosari osasuntsuak, agenda 21 eguna, Eroskirekin batera lantzen dugun elikadura tailerra, fruta eguna, liburu ibiltaria, irteerak…

Guztiak ez ditugu banan-banan azaldu, baina urtero egiten dugun aste berezia “Ama Lurraz goza dezagun” azaltzeko aukera izan dugu.

     

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Pribatutasunaren laburpena

    Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.