Txintxirri Inowroclaw herrian

2015/05/19

DBH2.zikloko  ikasleak Poloniako Inowroclaw herrian egon dira aste betez bertako ikastetxe batekin elkartruke proiektuaren azken fasea eginez. Urrian Poloniatik etorri ziren Elorriora eta familietan egin zuten emozioz beteriko aste bat. Maiatzean, alderantzizko norantzean, ikastolakoen txanda izan da.

 

Bertan hainbat ekintza egin dira: Torun eta Gdansk hiriak bisitatu, Ociewako kanpinean gaua pasatu, gingerbread gailetak egin, Inowroclaw-ko alkatearen agur ekitaldia…

Bi herrien arteko ezagutza bultzatzea eta gazteen arteko harremanak areagotzea izan da proiektuaren helburu eta ongi bete dela esan behar dugu. Esperientzia aberasgarria izan da eta pena handiz bueltatu behar izan dira berriz Euskal Herrira. Ikasturteak aurrera egiten du eta ondo merezitako agurra egin beharko die ikasleek.

Bi urte barru berriz ere esperientzia errepikatzea dugu helburu eta bitartean…

Eskerrik asko / dziękuję

polonia

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.