“Arduraz hezi, nortasunez hezteko” Irudia berritu du ikastolak

2015/06/20

unnamed

Txintxirri ikastola aitzindaria da pedagogia aktiboan, haur eskolarako eraikin ekologikoa egin du gurasoen auzolan laguntzaz eta ikastolaren gelak egokitu eta kolorez margotu ditu.

Lortutakoa, orain, herritarrei eta munduari ere erakusteko garaia iritsi da, eta horretarako, irudi berri bat prestatu dute ikasle guztien ekarpenekin. Zuriñe Zorrozua Txintxirriko zuzendariak azaldu du zeintzuk diren ikastolaren erronka nagusiak etorkizunari begira.

Zergatik berritu du irudia Txintxirrik?
Beti saiatzen gara bai pedagogian eta bai bizikidetzan pausu bat aurrerago joaten, eta ikusten genuen geneukan logoak ez zuela irudikatzen gure benetako izaera: etengabe hobetzeko gogo horunnamed (1)i… Gure burua identifikatuko zuen logo bat behar genuen.Zein da erronka aurrera begira?
Etorkizuneko erronka da, gure bidean jarraituz, egiten duguna herritarrei ere azaltzea. Gure baloreak herri osora zabaltzea, Elorrion. Eta ez logoaren bitartez bakarrik. Logoa bide bat gehiago da egiten duguna azalarazteko.

Etengabe berritzen ari zarete…
Oso pozik gaude orain arte egindakoarekin. Azken urtean, gainera, gure pedagogia propioa lantzen gabiltza eta erakutsi egin behar dugu: EKI digitala, LH berrikuntza dator, eraikuntza berria egin dugu… Daukagun guztiari logika bat ematea dagokigu orain, 0-16 urte bitarteko proiektu osoari, gure helburura heltzeko: arduraz hezi, nortasunez hazteko.

Irudi berriaren sortze prozesua ere ikastolaren balioekin bat dator, ezta? Zelakoa izan da?
Parte hartzailea izan da, adin guztietako ikasle guztiek parte hartu dute, bakoitzak bere neurrian. Helburua izan da guztiok sentitzea gure irudiaren parte. Ikastolako protagonista ikaslea da eta irudia sortzeko prozesua ere gure metodologiaren izaerarekin bat dator. Logo berrian gure ikasle bakoitzaren zati bat dago.

unnamed (2)