LH3ko proba pilotua aztergai, Euskadi Irratian

12/06/2015

Euskal Autonomia Erkidegoko LH3ko ebaluazio diagnostiko proba pilotuei buruzko saio bat egin zuten Euskadi Irratian, Faktoria irratsaioan. Bertan parte hartu zuten EHIko lehendakari Koldo Tellituk, Kristau Eskoletako zuzendari Mikel Ormazabalek eta EHIGEko Lourdes Imazek. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 30 ikastetxe aukeratu zituen Eusko Jaurlaritzak proba pilotuak egiteko, tartean bi ikastola. Bi ikastola hauetako eta beste zenbait ikastetxe publikotako  LH3ko ikasleen gurasoek erabaki zuten haurrak ez eskolaratzea proba egunetan, berau LOMCEren ezarpentzat jotzen dutelako. Ugari izan dira, baita ere, proba pilotua egitea ez egokituta ere proba horien aurka protesta egin duten eta probara haurrak ez aurkeztea erabaki duten gurasoei elkartasuna adierazi dieten ikastetxeak, Oiartzungo Haurtzaro ikastolak, adibidez.

Irratsaioan hiru erakundeetako ordezkariek euren jarrera azaldu dute. Interesekoa iritzita hemen duzue, entzungai, irratsaioa. hemen 

 

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.