Piztu euskara

2015/06/13

Piztu euskara da aurtengo Araba Euskaraz jaiaren leloa, eta lelo hori moldatuta Piztuko dugu euskara izenburua hartu du aurtengo abestiak. En Tol Sarmiento taldeak egin du kanta, eta batera aurkeztu zituzten, kanta eta bideoklipa ere, taldeko kideek eta Oiongo San Bizente ikastolako zein Araba Euskaraz jaiko ordezkariek.

Abesti alai eta dantzagarria da En Tol Sarmientok ekoitzi duena, eta halaxe ageri dira San Bizente ikastolako ikasleak ere, alai eta dantzari, bideoklipean.

Igandean, ekainaren 14an, izango da aurtengo Araba Euskaraz. Oiongo ikastolak antolatuko duen arren, Gasteizen izango da jaia, eta Arabako ikastola guztien laguntza jasoko du.

esku orria_egitaraua