Ikastola omendua izango da

2015/09/18

Zorionak Txintxirri!

Ikastolen 2015-16 Ikasturtearen Hasierako Ekitaldia

Heldu den irailaren 26an egingo da Ikastolen 2015-16 Ikasturtearen Hasiera Ekitaldia. Aurtengoan, Azpeitiko Soreasu antzokian ospatuko dute ikastolek ekitaldi hori. IKASTOLA, EUSKAL GIZARTEAREN ZERBITZURA izango da ekitaldiaren gai ardatza.

Ekitaldian gure Ikastola, TXINTXIRRI IKASTOLA beste hiru ikastolekin batera (Azpeitiko Ikasberri, Beasaingo Andramendi eta Leioako Betiko) OMENDUA IZANGO DA, duela hogei urte, publifikazioaren eztabaidak eragindako zatiketa gordinari aurre egin eta bere proiektua birsortu zuelako.

Hogei urte bete dira, era berean, Partaide sortu zela. Hori ere gogoraraziko dute ikastolek aurtengo ikasturtearen hasiera ekitaldian.

Eskerrik asko!

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.