Agenda21 eguna ostiralean

2015/10/8

NATURA GOGUAN ETA IBILI MUNDUAN

Urteetan zehar, ikasturte hasieran, Ikastolako ingurumen proiektuaren aurkezpena egiten dugu Agenda 21 eguna ospatuz. Ikasturte honetako gaia MUGIKORTASUNA ETA KLIMA ALDAKETA izango da.

Agenda 21 eguna urriaren 9an ospatuko dugu eta egun honetarako, ikasleak berdez jantzita etorri behar dira eta gustukoen duten fruta bat ekarri behar dute.

Eguneroko ekintza txikiekin emaitza handiak lor daitezke, beraz, ikastolan, familian, kalean… ingurumena errespetatzen dituzten ekintzak bultzatzen saiatu.

Ikasturte honetan negutegia martxan jarri nahi dugu eta jendea behar dugu gure proiektua aurrera eramateko. Negutegia prestatzen badakizu, lurra lantzen badakizu, haziak noiz erein behar diren badakizu, ingurumenaren aldeko ekintzak bururatzen bazaizkizu…. Mezu bat bidali agenda21@elorriokoikastola.eus Hurbildu guregana eta elkarrekin lan egingo dugu. Animatu!!

EGITARAUA

11:25 ikasle guztiak bildu eta fruta eskuan dutela argazkia atera. Argazkia oilategi ondoko aldapan aterako da.

HH 14.30-16.30

Dekalogoa aurkeztu
Zakarrontzi guneak azaldu.
Klima aldaketaren eragina ikusteko argazkiak aztertu. (Power pointa)
Konpromisoak hartu eta txoko berdeko horma-irudian ipini.

LH 14.30-16.30

Ikastolako konpromisoak irakurri eta gogoratu.
Dekalogoa aurkeztu.
Zakarrontzi guneak azaldu
Klima aldaketaren eragina ikusteko argazkiak aztertu. (Power pointa)
Bideoa ikusi eta hausnarketa egin ondoren, konpromiso-ak hartu eta txoko berdean ipini.

DBH 13:40-14:30

Ikastolako konpromisoak irakurri eta gogoratu.
Dekalogoa aurkeztu.
Zakarrontzi guneak azaldu
Klima aldaketaren eragina ikusteko argazkiak aztertu. (Power pointa)Bideoa ikusi eta hausnarketa egin ondoren, konpromiso-ak hartu eta txoko berdean ipini.