Amgala proiektuko erakusketa

2015/10/6

Badira urte batzuk ikastolak, Lajwad elkarteak eta institutuak Amgala proiektua martxan jarri  zutela. Harrez geroztik, kirolgunea eta ortuak egin ditugu, eta eskola, kirol zein beste hainbat material bildu eta bidali diegu. Ikasturte berria hasi dugu eta proiektuak egindakoaz gain, bide berria hartuko du ur-deposito berriak erosiz behar dituzten familientzat. Ilusioak aurrera darrai eta desertuko haizeak Elorriar guztiekin partekatu nahi izan dugu erakusketa batekin.

Hurbildu zaitezte!

 

sahara erakusketa