Aurtengo abenduan ikastolako ikasle talde bat, hiru irakaslez lagunduta,Saharauien kanpalekuetara bidaia egitekotan dago abenduaren 5etik 12ra bitartean. Elkartasun-bidaia hau ikastolako Urteko Planean agertzen da eskolaz-kanpoko ekintza gisa jarrita eta jadanik bostgarren bidaia izango da.
Urte guzti hauetan hainbat ekimen eraman ditugu aurrera Amgala dairan: kirol-gunea, ortuak, ordenagilu gela, eskolen konponketan lagundu… Ikasturte honetan ortuaz gain, ur-depositoak berritzen lagunduko diegu bertako familiei.
Bidaian ilusioaz gain maletak piloekin bete nahi ditugu. Hori dela eta, zuen laguntza eskatzen dizuegu. Ondo dakizuen moduan aipatu kanpalekuetan bizi direnek guztiaren beharra dute baina oraingo honetan hauek eramango ditugu gurekin:
ESKOLA MATERIALA
– Koadernoak (espiralik gabekoak ahal bada)
– Boligrafoak, arkatzak, borragomak, zorrozkiloak…
– Arbelerako tizak/klarionak
…
BOTIKINETARAKO MATERIALAK
– Ibuprofenoa
– Umeentzako botika den Dalsy edo antzerakoak
Ikastolako sarreran egongo den kutxan egingo da bilketa eta azaroaren 30ean bukatuko da.
Saharauien egoera azaltzen duen komikia ere aste honetan jaso duzue. Proiektuak euskaratu du eta egoeraren berri lau haizetara zabaltzeko tresna izatea espero dugu. Ikusi Argia aldizkariak publikatu duen artikulua hemen. Ia zuen gustukoa den!