Erabilera arduratsua

2015/11/3

Teknologia berriak gure egunerokotasunean presente daude eta horien erabilpen egokiena ezinbestekoa da. Hori dela eta, prozedura metadisziplinarrean txertatuta izan arren helburu zehatzak lortzeko ikastolan ekintza bereziak antolatu ditugu ikasturte honetarako.

Lehenengoa jadanik egin dute DBHko ikasleek. Oraingo honetan whatsapp-a izan da ardatza. Nola erabiltzen dugu? Zertarako? Argazkiak zabaltzeko baimenik bai? Sor daitezkeen kalteak? Onurak?

Galdera guzti horien inguruko hausnarketa sakona egiteko aukera izan dute mankomunitateko adituekin batera.