Elorrioko eta Lekeitioko gazteak elkarlanean

22/02/2016

Ikastolen arteko sareak bide asko ditu eta elkargune desberdinak. Elkargune horietako bat indartu nahian, Elorriotik Lekeitioko bidea hartu dugu eta ikasleak euren proiektuak elkar trukatzen jarri ditugu. Bide honek joan etorriko norantza du eta laster Lekeitioko ikastolakoak Elorrion ere izango ditugu.

Otsailaren 16an goizean DBH bigarren zikloko ikasleek Amgala proiektua azaldu zieten lekeitiarrei, euren bizipenak eta egindako lanak azalduz. Ondoren, ikastola ezagutzeko aukera izan zuten elorrioko ikasleek bisita gidatuari esker. Bukatzeko, eta ikastolako jantokian bazkaldu ondoren, portutik paseotxo bat eman zuten.

Ikastolon, ta beraz, gazteen arteko sarea indartzeko urratsak ematen jarraituko dugu.

20160216_124340

20160216_115923

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.