Ikastolen arteko sareak bide asko ditu eta elkargune desberdinak. Elkargune horietako bat indartu nahian, Elorriotik Lekeitioko bidea hartu dugu eta ikasleak euren proiektuak elkar trukatzen jarri ditugu. Bide honek joan etorriko norantza du eta laster Lekeitioko ikastolakoak Elorrion ere izango ditugu.
Otsailaren 16an goizean DBH bigarren zikloko ikasleek Amgala proiektua azaldu zieten lekeitiarrei, euren bizipenak eta egindako lanak azalduz. Ondoren, ikastola ezagutzeko aukera izan zuten elorrioko ikasleek bisita gidatuari esker. Bukatzeko, eta ikastolako jantokian bazkaldu ondoren, portutik paseotxo bat eman zuten.
Ikastolon, ta beraz, gazteen arteko sarea indartzeko urratsak ematen jarraituko dugu.