Eskerrik asko MariAsun!

17/03/2016

Non gogoa, han zangoa! Hau izan da MariAsun Atxaren leloa ikastolan. Zenbat istorio, zenbat erronka eta zenbat lan ikastolan. Txintxirri jauregiko hormek hitz egingo balute…

Asteartean, Arriolan batu ginen ikasle, irakasle, langile eta zenbait guraso MariAsuneri ondo merezitako agurra egiteko. Jubilatzeko garaia heldu zaio eta jaitxo bat egin zion ikastolak.

Agurra, bertsoak eta Izarren hautsa, abestia izan ziren protagonista. Eta nahiz eta antzokian ez egon, pertsona askok ikastolaren alde egindako lana eskertu nahi izan diote eta guzti horiekin bideo hunkigarria egin dugu. Zenbat sorpresa!

Ekitaldia aprobetxatu nahi izan zuen ikastolak, jubilatu berri den Blankiri ere ikastolan egindako lana eskertzeko, bera ere Txintxirriren historiaren parte garrantzitsua baita.

IZAN ZINETELAKO GARA ETA GARELAKO IZANGO DIRA. Biba zuek!

     

     

     

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.