Kolore guztiak batzen ditu moreak

11/03/2016

 

Gorria, laranja, horia, berdea, urdina… guztiak batzen ditu moreak; moreak  parez pare jarrarazten baikaitu; garen bezala, parean.

Gorria zein laranja, zein horia, berdea… zer aldatzen da ba? guzti-guztiak maiteak dira  geure artean. Izan gaitezen koloreetakoak, bai!, zergatik ez? moreaz ari garenean anitzak izateko eskubideaz ari gara; sentitu, pentsatu eta ekiteko askatasunaz; eta hartutako kolorea hartuta ere, gure artean maitea izango zarela diogu; guztiak maite ditugulako. Horregatik, hartzen dugu oinarri morea; moreari buruz gabiltzanean, errespetuaz ari baikara, begiruneaz, eskubideez, elkarbizitzaz; feminismoaren moretasunak jartzen baititu boterearen balantzak orekan.

Aska dezagun emakumearen bidea, izan gaitezen nahi dugun eratakoak, guztiok kolore ezberdinetakoak izanik ere, guztiok beharrezkoak baikara!

HEMEN GUZTIOK DAUKAGU LEKUA; ERAMAN DEZAGUN DENON ARTEAN LEKUKOA!

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.