Gorria, laranja, horia, berdea, urdina… guztiak batzen ditu moreak; moreak parez pare jarrarazten baikaitu; garen bezala, parean.
Gorria zein laranja, zein horia, berdea… zer aldatzen da ba? guzti-guztiak maiteak dira geure artean. Izan gaitezen koloreetakoak, bai!, zergatik ez? moreaz ari garenean anitzak izateko eskubideaz ari gara; sentitu, pentsatu eta ekiteko askatasunaz; eta hartutako kolorea hartuta ere, gure artean maitea izango zarela diogu; guztiak maite ditugulako. Horregatik, hartzen dugu oinarri morea; moreari buruz gabiltzanean, errespetuaz ari baikara, begiruneaz, eskubideez, elkarbizitzaz; feminismoaren moretasunak jartzen baititu boterearen balantzak orekan.
Aska dezagun emakumearen bidea, izan gaitezen nahi dugun eratakoak, guztiok kolore ezberdinetakoak izanik ere, guztiok beharrezkoak baikara!
HEMEN GUZTIOK DAUKAGU LEKUA; ERAMAN DEZAGUN DENON ARTEAN LEKUKOA!