Miren Amuriza ikastolan

2016/03/2

Bertsolaritza ikastolan betidanik landu izan da eta ikasleek astero astero errimak, doinuak eta beste hainbat gai lantzeko aukera izaten dute. Juanjo Respaldiza bertsolaria izaten dugu astelehenero Txintxirrin.

Bertsolariak plazarik gabe ez dira ezer, hori dela eta, ikastolako bertsolarientzat plaza “bertso zirkuitua” izaten da.  Berriz, Mallabi, Zaldibar eta Elorrioko eskolarekin batera, bertso saioak antolatzen dituzte.

Ikasturte honetako lehen saioa ikastolari egokitu zaio antolatzea eta saio berezia prestatu zituzten seigarren mailako gazteek. Miren Amuriza, bertsolari berriztarrarekin harremanetan jarri eta ikastolara etortzeko gonbidatu zuten. Saioa bera omentzeko aprobetxatu zuten eta bere inguruko aurkezpena prestatu zuten eta bere bertsoak abestu ere. Zorionak ikastolako bertsolariak!