Ikastolak “Eskola Jasangarria” bandera du dagoeneko

2016/05/4

Eskolako Agenda 21 egitasmoa modu bikainean garatzeagatik jaso du ikastolak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria, Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Hau berri ona!

ZORIONAK TXINTXIRRI!

agenda21Ikastolako ikasle, irakasle eta gurasoek azken urteetan dihardute buru-belarri Eskolako Agenda 21 egitasmoa lantzen, ikasleen artean jasangarritasunaren aldeko heziketa bultzatzen. Horretarako hainbat ekintza eguneroko jardueretan txertatu dira urtez urte gehiago eta beste jarduera berezi batzuk antolatzen. Hala nola, egun berdea edota txoko berdea.

Urte hauetan guztietan honako gai hauek landu dira: hondakinak, ura, energia, klima aldaketa, kontsumo iraunkorra eta mugikortasuna. Honez gain, ikastolaren izaeran oinarrituta eta xedeari jarraituz, bioeraikuntzak proiektuan izan duen garrantzia ere azpimarratu egin behar da eta ikastolak material naturalaren alde egindako apostua ere.

Lan horrek guztiak izan du emaitza. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza eta Ingurumen Sailek Eskolako Agenda 21 programa era bikain batean garatzeagatik Eskola Jasangarriaren Ziurtagiria eta horren erakusgarri den bandera zuria lortu du ikastolak.

Blogean berri guztiak dituzue: http://elorriokoikastolaagenda21.blogspot.com.es/?view=magazine

Zorionak Agenda21 taldea!

 

Elorrioko Txintxirri Ikastola
Pribatutasunaren laburpena

Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.