“Eskola jasangarria” ziurtagiria jaso dugu

3/06/2016

Zorionak Txintxirri!
Eskola Agenda 21 programa era bikainean garatzeagatik ‘Eskola Jasangarria’ ziurtagiria jaso du ikastolak. Ikastolaren iraunkortasunerako eta kalitaterako ingurumen-hezkuntza programa da. Ingurumen egoera eta arazoen konponbidean motibazioa eta konpromisoa garatzen ditu.

Busturia_20160531_74

Urteak dira Eskola Agenda 21 proiektuan murgildu ginela. Proiektu honetan, ikastolako komunitateko kide garen guztiok parte hartzen dugu, ikasturtero helburuak markatuz eta ekintza desberdinak eginez.
Azken urteotan,  birziklapena, kutsadura eta  mugikortasuna gaiak landu ditugu, ikasleekin ekintza ezberdinak eginez. Honen guztiaren helburu nagusia mundu jasangarriago baten alde kontzientziatzea eta egunerokotasunean txertatzea da.

    Gure lanaren errekonozimendua Eskola Jasangarria ziurtagiriarekin jaso dugu, ziurtagiri honek Eskola Agenda 21 programa era bikain batean garatzen duten ikastolaren lana, prozedurak eta esperientziak saritzen baititu.

     

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.