Ikasturtea amaitu ta….obrak!

2016/06/20

Oporrak! 2015-2016 ikasturtea bukatzear dago eta jadanik hurrengo ikasturte plangintza eta erronkak martxan jartzen ari da ikastola.
HH1.ziklokoek uztailean ere han eta hemen ibiltzeko aukera izango dute eta udalekuetakoak jadanik lanean hasi dira. Besteentzat atzean gelditu dira karpeta azalak, eskulanak, matematika, gorputz hezkuntza…oporrak disfrutatzeko momentua heldu da!

Ikasturte bat bukatu ta…..hurrengo prestatzea tokatzen da. Materiala, ordutegiak, gelak….prestatu eta datorren ikasturteko erronkei ongi etorria emateko dena prest utzi. Asteburuan hasita eta astean zehar, guraso, ikasle eta langileen auzolanari esker sukalde berriaren obrak hasteko dena prest utzi da. Eskerrik asko denoi!

    Elorrioko Txintxirri Ikastola
    Pribatutasunaren laburpena

    Norberaren eta hirugarrenen cookie-ak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-habitoetan oinarrituta egindako profil batean oinarrituta (adibidez, bisitatutako panelak). Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta funtzio hauek betetzen ditu: gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea, edo gure taldeari web guneko zein atal interesgarri eta erabilgarri aurkitzen dituzun ulertzen laguntzea.